XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ITURRIRIK ITURRIEz da jende guztiak izaten duen aukera eta gogoa ere horrelako leku batetara joateko.
Baina Alberto Elkorobarrutiak aukera ikusita ez zuen atzera utzi nahi izan.
Uztailaren 31an beste 9 lagunekin batera hegazkina hartu eta Sahara basamorturako bidea hartu zuen.
Klima, pasaia, bizi-modua... guztiz desberdina zen leku batera zihoazen.
Esperientzia berri batek itxoiten zituen.
Zoragarria izan zen.
Esaten digu Albertok filminak erakusten dizkigun bitartean.
Bertan 23 egunetan zehar, bertako irakasle izango ziren saharauiei klaseak ematea zen bere lana.
Ingeniaritzako arlo batzuk hain zuzen ere, marrazketa teknikoa, teknologia, materialak, praktika desberdinak...
Horretarako goizeko 7retan jeikitzen ziren.
Ura eta area besterik ez zegoen leku batetara joan ginen.
Bertan, irakasle izango ziren saharauiei irakastea zen gure lana.
Albertok 15 bat ikasletako taldea zuen.
Batzuk ingeniariak ziren, Cuban, Errusian... ikasitakoak.
Hizkuntza ere desberdina zuten baina ez zen komunikatzeko arazorik izan
Alberto gazteleraz edo ingelesez komunikatzen zen.
Bere ikasleetariko batzuk Cuban ikasi zutela kontutan hartuz hauek ondo menperatzen zuten gaztelera.
Herri hospitalarioaKlaseak emateaz gain, bertako bizimodua ezagutzeko aukera ere izan zuen.
Astebukaerak aprobetxatu zituen horretarako.
Osteguna eta ostirala ziren haien jai egunak.
Saharaui herriaren humiltasunaz eta emateko zuten borondateaz harriturik gelditu zen Alberto.
Gutxi izanda ere dena emateko zuten.
Ikasleek behin eta berriz afaltzera gonbidatu zuten.
Jakina, afal ostean eta baita egunean zehar ere tea sakratua zen.
Tea hartzen eta nola egiten zen ere ikasi zuen Albertok.
Zer esanik ez dago, bertara irakastera joan bazen ere, eurengandik ikasitakoa eta jasotakoa balio haundikoa izan zela.
Basamortuko SaharauiakSaharaui herria orain 20 urte eruen lurretatik exiliatua izan zen.
Gerraren ondorioz Sahara mendebaldetik basamortura exiliatu zituzten.
Horrela, beren herria basamortuan eraiki zuten.
Lau
Gaur egun oraindik ere bertan jarraitzen dute baina laster euren lurretara itzuliko direnaren itxaropena dute, Marruecoseko agintea aldatzen denean.
Saharauiar herria kanpotik heltzen zaienaz bizi da, janaria, erropak...
Gobernua arduratzen da hondasunak banatzeaz.
Kanpoko laguntza haundia jasotzen dute, Euskal Herritik, Frantziatik, Italiatik, Espainiatik... eta honi esker bizi dira.
Bertan ez dute ezer produzitzen, ez dute dirurik manejatzen. Dirua duten bakarrak dromedarioekin Mauritania eta Sahara liberatuan nomada moduan dabiltzanak dira.
Egia esan, produzitzeko ere ez dute aukera haundirik. Ura eta area besterik ez dagoen leku batean bizi baitira.
Gizonezko gehienak militarrak dira eta ejerzitoan daude.
Kanpamenduetan gelditzen direnak irakasle, medikuak... dira.
Umeen %100 eskolarizatuta dago.
Baina behin 15 urtetara iritsitakoan kanpora joan behar izaten dute ikastera.
Asko Libiara joaten dira, beste asko atzerrira, Cuba, Errusia, Espainia...
Bizimodu gogorra dute hau, 13 urterekin Cubara joan eta 10 urte barru bueltatzen dira.
Ingeniaritza eta Medikuntza moduko karrerak ikasten dituzte bertan.